Donostiako Aste Nagusia. Su festa

2011ko abuztuaren 16a
00:00
Entzun

LUSO SUETXEA



Herrialdea. Portugal.

Eguna. Igandea.

Eguraldia ez zuten alde izan igande gauean Portugalgo Luso su etxekoek, tarteka euria egin zuen haiek antolatutako emanaldian, eta haizea ere ez zuten alde izan. Hala ere, ikuskizun dotorea eskaini zuten Donostiako badiako zeruan. Emanaldi koloretsua izan zen, eta kolorea batez ere bukaerako trakan erakutsi zuten. Ikuskizuna ongi borobildu zuten bukaerako su sortarekin, eta ikusleen txaloak jaso zituzten. Oro har, su altuak izan ziren, eta erritmoa falta izan zitzaien.

GAUR ZEIN



Izena. Zaragozana piroteknia.

Herrialdea. Espainia.

Berezitasuna. Su festak antolatzeaz gain, musikaz lagundutako ikuskizunak ere prestatzen ditu Zaragozako su etxeak. Ibilbide luzeko etxea da 1860. urtean sortu baitzen. Hasieran, piroteknia lantegia zen eta pixkanaka su festak egiteko enpresa ibihurtu zen. Nazioartean ezaguna da, Europako hainbat herrialdetan erakutsi dituzte beren lanak, eta sari ugari irabazi dituzte. Donostia ezaguna dute jadanik; 2002an, gainera, Zilarrezko Maskorra bereganatu zuen su etxeak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.