Donostiako Piratek kaia eskatu dute gune iraunkor modura

Maialen Unanue
Donostia
2011ko uztailaren 13a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Donostiako Aste Nagusirako hilabete falta dela, eskaera argi batekin lehorreratu dira Donostiako Piratak. Trinitate plaza txiki geratu zaiela eta, Aste Nagusian ekimenak aurrera eramateko, «gune eta azpiegitura duinak» behar dituztela aldarrikatu dute. Piraten gune naturala kaia dela iritzi dute, eta prest azaldu dira beharrezko pausoak emateko.

Portua eurenganatzeko, «behar diren ateak» joko dituzte. Donostiako kaiaren kudeaketa Eusko Jaurlaritzari dagokio, Ernesto Gascori, hain zuzen ere: «Hemendik eskaera egiten diogu gurekin harremanetan jarri eta irtenbide erreal bat bilatzeko».

Egitarau zehatzik aurreratu ez badute ere, antolatu ohi dituzten kontzertuak doakoak izango direla esan dute. Gainera, aurtengo leloaren bidez —Auzolana eredu denon Aste Nagusian— bederatzi urtetan lanean aritu direnei omenaldia egingo diete, eurak baitira duten «altxorrik preziatuena».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.