Komunikazioa
Duela 27 urte sortu zen Kataluniako Kazetarien Elkargoa
1985. urtean sortu zen Kataluniako Kazetarien Elkargoa (www.periodistes.org/), Kataluniako Parlamentuaren lege baten bitartez. 3.500 kidetik gora daude elkargoan, eta gehienak katalanez aritzen dira. Administrazioaren aurrean prentsaren ordezkaritza handiena izatea da elkargoaren helburua, eta kazetarien interesak defendatzea. Kode deontologiko bat sortua du elkargo katalanak, zeinak hamabi puntutan kazetaritzaren printzipio deklarazio bat egiten duena. Bost barruti ditu elkargoak, baikotza bere egoitzarekin: Bartzelona, Girona, Lleida, Tarragona eta Ebroko Lurraldeak. Nazioarteko Kazetarien Federazioaren parte da Kataluniako Elkargoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu