Ezarian. Zientzia

Duela 42.000 urteko arrantzarako lanabesak

2011ko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Orain dela 42.000 urte hezurrekin egindako amuak eta arrainen arrastoak (besteak beste, hegaluzearenak) aurkitu dituzte Ekialdeko Timorren. Historiaurreko arrantzarako lanabesak kostaldetik urrun eta 12.000 urte baino antzinagokoak aurkitzea oso ohiz kanpokoa da. Timorren aurkitutako fosilak arrantzarako baliatutako lanabes antzinakoenak dira. Sue O'Connorrek (Australiako Unibertsitate Nazionala) egin du aurkikuntza, eta haren berri eman du Science aldizkariak. Ezaguna zen duela 50.000 urte gizakia Australiara iristeko gai izan zela, baina itsaso zabalean arrantzan aritzeko zuen gaitasunaz ez da askorik ezagutzen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.