Komunikazioa

Echenique, RTVEko presidente berria

2012ko ekainaren 29a
00:00
Entzun
IRRATI-TELEBISTA. Madrilgo Kongresuak Leopoldo Gonzalez Echenique hautatu du RTVEko presidente, PPren eta CIUren aldeko 194 botoei esker. Iazko uztailean Alberto Oliartek dimisioa eman zuenetik, presidente finkorik gabe egon da talde publikoa;administrazio kontseiluak gidatu du korporazioa azken urtean. PPk RTVEren erabateko kontrola izango du, eta administrazioko kontseiluan nagusitasuna izango du, kide hauekin: Maria Luisa Ziriza, Fernando Navarrete eta Jose Manuel Peñalosa. CiUko kontseilaria Oscar Pierre Prats izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.