Komunikazioa

"Edertasuna barnealdean dago. Etorri eta ezagutu!" iragarkiak irabazi du Euspot 2016 lehiaketa

[youtube]http://youtu.be/uOTXBtrzlr0[/youtube] Orotara euskarazko 34 iragarki aurkeztu dituzte, horietatik hamahiru 18 urtetik beherakoek aurkeztutako proiektuak izan dira.

2016ko maiatzaren 13a
11:50
Entzun

Barru-barrutik atera eta kostalde osoa asaldatzen duen irrintziak irabazi du Euspot 2016 euskarazko iragarkien lehiaketa. Patxi Irigoien, Kike Otegi, Ibai Zabala eta Martxel Zubiaren Edertasuna barnealdean dago. Etorri eta ezagutu! bideoa izan da lanik onenari emandako 1.000 euroak bereganatu dituena.

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan egindako sari banaketa saioan ikusi ahal izan ziren lehiaketara aurkeztutako 34 lanetatik 20 onenak, eta horietatik lau hoberenak aukeratu zituzten epaimahaiko kideek. Joseba Fuentes, Saioa Murura, Iratz Urkizu eta Josu Odriozolaren Sartu Barrura!lanak jaso zuen bigarren saria.

Publikoaren saria, berriz, Alaine Aranburu, Eider Ballina, Anne Baskaran eta Imanol Eppherreren Amestu, murgildu, bizi lanarentzat izan zen. Atal honetan lehiatu ziren iragarkietatik hauxe izan zen boto gehien jaso zituena, 220 denera. Azkenik, berriz, 14 eta 18 urte arteko gazteek aurkeztutako proiektuetatik Eider Pozo, Marina Mulas, Maider Uribeetxebarria, Nerea Madinabeitia eta Leire Ancinen Etorri, bizi, gozatu iragarkia aukeratu zuen epaimahaiak.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.