Lasturko (Gipuzkoa) jaiak hasiko dira bihar, San Nikolas egunean. Andoni Egaña eta Anjel Mari Peñagarikano bertsolariak izango dira herri bazkaria alaitzeko.
Lastur aipatu, eta ezkondu aurreko zezenketa etortzen zaie askori burura. Izan ere, Lasturreko zezen plaza Euskal Herriko zaharrenetarikoa da. Baina bigantxak ez dira Lasturreko jaietan aurkituko ditugun bakarrak, ezta gutxiago ere. Horregatik, bihar herri bazkaria izango da, eta Egaña eta Peñagarikano beteranoak ariko dira bertsotan. Nekaezinak dira, uda osoan gaur han eta bihar hemen aritu baitira herriz herri plazak girotzen. Gari Lizarraga eta Iñaki Larrañaga trikitilariek girotuko dute bazkalaurre eta bazkalostea. Horrez gain, arratsaldean herri kirolak izango dira; Juan Joxe Agirregabiria txingalariaren erakustaldia, eta berriz ere bertsolariak. Gero, nola ez, zezenak izango dira, eta jarraian, Lasturreko pilota txapelketako finalerdiak. Indarrik gorde duenarentzat, afalostean, erromeria izango da, Lizarraga eta Larrañaga trikitilariekin.Hurrengo egunak ez dira lasaiagoak izango.
Jaiak igandera arte izango dira. Egun horietan, hainbat ekitaldi izango dira: pilota partidak, zezenak, pottokak, dantzaldiak, boloak, herri kirolak eta bertsolariak, besteak beste.
ANDONI EGAÑA, ANJEL MARI PEÑAGARIKANO
Noiz. Bihar, bazkalorduan.
Non. Lasturren (Gipuzkoa).
Egaña eta Peña Lasturren
Bertsolariek alaituko dute jaietako lehen eguneko herri bazkaria, bihar, zezenketa eta herri kirolen artean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu