Irudia. Bilbo
EGILLOR, BERRIZ ERE ASTE NAGUSIAN
Juan Carlos Egillor marrazkilariaren iruditeriak presente jarraituko du Bilboko Aste Nagusian. Izan ere, 1978ko lehenengo jaietarako diseinatu zuen zapia berreskuratu zuten iaz Bilboko Konpartsek, eta aurten ere doan banatuko dituzte 14.000 ale. Horretaz gain, txapa bat ere egingo dute, eta baita buruhandi bat ere. «Bilboko ezkutua ikusten da bertan, hanka batzuekin, hiria jaietan dagoela irudikatuz», Itziar Villafañez bozeramailearen esanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu