Egitarau propioa prestatu du Iruñeko Udalak San Fermin Txikirako

26.000 euroko aurrekontua izan dute ostiraletik igande eguerdira bitarteko ekitaldiak antolatzeko

Erredakzioa
Iruñea
2012ko irailaren 19a
00:00
Entzun
Alde Zaharreko Jai Batzordea arduratu da ia 40 urtez Iruñeko San Fermin Txiki festa antolatzeaz. Orain dela lau urtetik, ordea, udalak ere (UPN) prestatu du egitaraua. Beren lanari entzungor egin izana aurpegiratu diote jai batzordeko kideek horregatik, baina kritikak zentzugabeak direla esan, eta aurten ere egitarau propioa prestatu du udalak.

26.000 euroko aurrekontua izan dute, eta hainbat ekitaldi prestatu dituzte ostiraletik igandera bitarte. Erraldoien konpartsa bi aldiz aterako da. Udal dantza taldeak ezpata dantza dantzatuko du larunbat eguerdiaUdaletxe plazan, eta lurreko su festak izango dira Gazteluko plazan gauez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.