2018ko azken neurketaren emaitzak eman ditu EGMk gaur, eta inoizko entzule kopuru handiena berenatu du Euskadi Irratiak: 163.000. Radio Euskadi gaztelaniazko irratitik oso gertu gelditu da, gainera: 8.000 entzuletara baino ez. Inoiz ez diote eman entzule gehiago Euskadi Irratiari Radio Euskadiri baino; edonola ere, EGMren azken neurketak eman du orain arteko alderik txikiena bien artean.
Gazteak 81.000 entzule ditu, EGMren arabera; EITB Musika irratiak igoera nabarmena izan du eta inoizko datu onena bereganatu: 53.000 entzule. Radio Vitoriak, berriz, 29.000 entzule ditu astegunetan.
EITB taldeko irrati guztiak aintzat hartuta, 497.000 entzule dituzte astelehenetik ostiralera. ETBk 769.000 ikus-entzule ditu astelehenetik igandera, EGMren azken neurketaren arabera.