Komunikazioa
'EH Kirola' saio berria astelehenero Hamaikan
TELEBISTA. Astelehenean,EH Kirola saioa estreinatuko du Hamaika Telebistak, 23:00etan. Hurrengo asteetan, 22:00etan emango dute. Euskal Herrian kirolak duen garrantzia azpimarratzeko programa izango da. «Futbolaz harago, badira arreta osoa merezi duten beste kirol modalitate batzuk. Oreka lortzea da asmoa», diote Hamaikako kideek. Beñat Garzia kazetariak gidatuko du saioa, eta hainbat atal izango ditu: asteburuko kirol emaitzen azterketa, hainbat kiroletako protagonistei egindako elkarrizketak, erreportaje espezializatuak, asteko kirol saioen agenda eta aholkuen txokoa. Programa osatzeko, Garziak Euskal Herria Kirola elkarteko Ane Fernandez eta Beñat Altuna kide zein kazetarien laguntza izango du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu