EHUko Ikus-entzunezko Komunikazioa eta Publizitate Sailak Radio is dead. Long life radio! nazioarteko kongresua antolatu du, azaroaren 24 eta 25erako.
Kongresuak iraungo duen bi egunetan, irratiaren inguruan hitz egin eta eztabaidatuko dute. Ikuspuntu akademiko batetik «gogoeta sakon eta zabala» egin nahi dute, profesionalen esperientzia kontuan hartuz.
Gonbidatuak honako hauek izango dira: Tim Walll Birmingham Centre for Mediako irakaslea, Pedro Barea EHUko irakaslea, Kilian Sebria Catalunya Radioko esataria, Pedro Martimez Pirez Kubako irratiko zuzendariorde nagusia, Juan Carlos Ortega SEReko kolaboratzailea eta Javier Gallego RN3ko esataria.
Komunikazioa
EHUk irratiari buruzko kongresu bat antolatu du
Azaroaren 24an eta 25ean egingo dute, Leioan, 'Radio is dead. Long life radio' nazioarteko kongresua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu