Komunikazioa

EHUko 30 irakaslek irrati lizentzietan euskara aintzat hartzea nahi dute

Erredakzioa
2012ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
EHUko 30 irakaslek Eusko Jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari bi eskaera egin diete, irrati lizentzien banaketaren harira: «Batetik, aniztasuna bermatzearen alde, lehiaketan aurkeztu diren irrati sozialei lizentziak eman diezaietela, baita aurkeztu ez diren edo aukerarik izan ez duten irratiak ere babes ditzatela irrati komunitario gisa. Bestetik, hizkuntza normalizazioaren alde, euskarazko edo ele biko emanaldirik bazter ez dezatela, eta lizentzia erreserba bat gorde dezatela etorkizuneko lehiaketetan banatzeko, euskarazko edo ele biko operadoreei emandako lizentzia-kopurua lizentzia guztien heren bat baino gehiago ez badira».

Halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko sistema komunikatiboaren arautze orokor bat bultzatzeko, «ikus-entzunezko komunikazioaren euskal legea» egitearen eta «guztiz zaharkiturik» dagoen 1982ko EITBko Legearen erreforma sakon baten aldekoak dira irakasle sinatzaileak. «Helburu horretan, alderdi politikoen, eragile sozialen eta komunikazioaren hiru sektoreen (publiko, pribatu eta komunitarioa) parte hartzea jasoko duen jendarte-debatea beharrezkotzat jotzen dugu. Eta baita ere gai horren eztabaida hurrengo hauteskunde autonomikoetan», azaldu dute EHUko irakasleek.

Testua sinatu duten EHUko irakasle guztien zerrenda, helbide honetan:

www.berria.info
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.