Livermore herrian dago, Kalifornian, suhiltzaileen seigarren hangarrean. 1901ean piztu zuten, eta ordutik ez da itzali. Munduan ezagutzen den bonbillarik eraginkorrena da. Herritarrek haren mendeurrena ospatu zuten 2001ean, laster erreko zelakoan, baina gaur egun ere badabil. Internet sarean ikus daiteke, webcam baten bidez. Egungo bonbilla batekin alderatuta, zortzi aldiz lodiagoa den filamentua dauka, eta, gainera, filamentua erdi eroalea da; alegia, Livermoreko bonbillaren filamentua zenbat eta beroago izan, orduan eta eroale hobea da.
Hainbeste urtean ez, baina urte askoan pizturik dirauten beste bonbilla batzuk badira AEBetan; adibidez, Fort Worthekoa (Texas). Stockyards museoan dago bonbilla hori, eta 1908an piztu zuten, eta han jarraitzen du oraindik ere argia ematen. New Yorkeko Gasnick dendan bada beste bat, 1912koa hura; eta Oklahomako Mangum herriko suhiltzaileen etxean beste bat, 1926koa.
Ehun urtean baino gehiago etengabe argia eman duen mirarizko bonbilla
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu