Azkeneko egunetan hainbat komunikabidetan plazaratu diren informazioak zehazteko, EITB taldeko LAB, ELA eta KLB sindikatuetako ordezkariak zuzendaritzarekin bildu ziren atzo.
Hiru sindikatuen arabera, EITBko zuzendaritzak bileran azpimarratu du joan den astean hainbat komunikabidetan zabaldu den txostena ez dela berak Eusko Jaurlaritzarekin Kontratu Programa negoziatzeko erabiliko duen bide orria.
Alberto Suriok Vocento taldeari eskainitako elkarrizketa baten haritik, EITBko zuzendaritzak adierazi du ez dela kaleratzarik izango, Miramon ez dela itxiko eta Radio Vitoria ere ez.
Jose Angel Quintanilla EITBko gerenteak esan du 2013an EITBrako nahi duten plantila Eusko Legebiltzarrak 2010erako baimendutakoa dela, alegia 970 langile ingurukoa. Alde horretatik, behin-behinekotasuna mugatu beharra dagoela esan du gerenteak. «Hitzetik hortzera ibili diren aurre jubilazioen gainean, berriz, azaldu du izan litekeela irtenbidea», dio sindikatuen oharrak. «Hala ere, izango lukeen kostua eta beharko litzatekeen finantziazioa oraindik ere aztertu gabe dauzkate». Era berean, egungo gestoreen sistema berrikusteko prest daudela esan du gerenteak.
Eusko Jaurlaritzako Kultura saileko aurrekontua %11,5 murriztuko da datorren urtean, «eta EITBko aurrekontuak ildo horretatik joango dira».
Komunikazioa
EITBko zuzendaritzak sindikatuei esan die ez dutela itxiko Miramon
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu