Ekofeminismoa mahai gainean

Janaria ekoizteko lurrak multinazionalen esku geratzen ari direla azalduko dute gaur Bilbon

Ugandan Alemaniako landaketek kanporaturiko familia bat. NACHO JOVTIS / VTF.
Erredakzioa
2012ko otsailaren 10a
00:00
Entzun
Feminismoa eta ekologia txanpon bereko bi aurpegi direla erakusten ari dira Bilbon, Mundu Bat gobernuz kanpoko erakundeak antolaturiko jardunaldietan. Bihar arte jarraituko dute munduko adibideak ematen, hainbat herrialdetako emakumeak mahai inguruan bilduta.

Azken urteotan, janaria ekoizteko lurra espekulatzeko gai gutiziatua bihurtu da. Mota guztietako konpainiek ekin diote lurrak eskuratzeari, nahiz eta nekazaritzak euren ohiko jarduerarekin zerikusirik ez izan. AEBetako hainbat unibertsitate ere Afrikan eta Hego Amerikan sailak erosten ari dira, merke direlako eta ikerketek diotelako aurki petrolioa bezain errentagarria izango dela janaria ekoiztea.

Mugarik Gabeko Albaitariak taldeko Andrea Rodriguezek Geldi, hemen jendea bizi da kanpaina zertan den azalduko du gaurko saioan. Ondoren, Mozambikeko kasua azalduko du Ana Paula Taucalek, hango UNAC taldekoak. Andaluzian (Espainia) gertatzen dena kontatuko du SOC sindikatuko Mari Garciak.

Bihar, egoera horren aurka antola daitekeen erresistentziaren berri emango dute Esther Vidalek, Brasilgo urtegi handien kontrako emakume mugimendukoak, eta Giselda Coelhok, Lurrik Gabeko Nekazarien Mugimendukoak.

EMAKUMEAK ETA INGURUMENA

Noiz. Gaur, 18:00etan. Bihar, 10:00etan.

Non. Bilboko Hikaatenoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.