EKOGRAFIAK. Harria eta idia

Asier Sarasola.
2006ko azaroaren 16a
00:00
Entzun
Badirudi gauzak honela daudela: su-etena zortzigarren hilabetea betetzear da. Lehenagoko elkarrizketetan partaide zirenek ez dute hitzartutakoa bete. Blokeo egoera batean gaude. Gauzok zugan, nigan eragiten duten heinean. Erretratu horrekin abiatuz, argitaratutako inkestara. Euskal gizartearen ahotsen estrapolazio eta batez besteko errorea.

Baikortasuna eta eskubideen errespetu eta onarpen praktikoa, iritzi hedatuena. Bizikidetza ahaleginean urteak eta urteak. Inkestaren osagarri, hedabide publikoetan bideraturiko oihartzuna.

Horri guztiari Radio Euskadiko Forumbake prozesuari buruzko iritzi gunea iragartzeko telebistan ikusitakoak honela diotso; tuneletik gatoz eta argia gertu ageri da, euskal herritarrak zer? Eta horren harira, EITBko Firin Faran eztabaida saioa gonbidatu zuten, astearteko saioa, Forum horri egindako ekarpena izan zedin. Estepan ezinduta, Mikel Reparaz ibili zen gidari; isilegi, aukeran.

Inkestaren ondorio bat nabarmentzeko: gizartea baikor ageri da, baina arlo politikoaren ardura denez, akordioak iristeko mahaietan bilduko ote diren elkarrizketatzen hasteko erabakia hausnartzea, zuhur jokatu behar du gizarteak. Zuhurtzia horren neurgailu, hurrengo hauteskundeak izan litezke. Forum horren galderak, beraz, beste norabide batera begiratu beharko luke erantzun bila. Hauteskundeak jomugan, alderdien kalkuluek hitzartu eta bete ez diren baldintzak berak baino gehiago baldintzatzen baitute delako prozesua. Samin guztiek baino gehiago. Horretan piztu zen eztabaida biziena saioan.

Batetik, prozesuaren aurrera egitearekin garaile irten daitezkeen eragile nagusiak; Zapatero eta ezker abertzalea. Bestetik, porrot arriskua nola profitatu usmatzen dutenak. Batetik, Zapaterori auzitegi eta espetxe politika kontroletik kanpo dabilkion bitartean, kale erasoak agertzen dira. Bestetik, biktimismo eta kriminalizazio kanpainan murgildurik ausardiarik batere gabe oldartzen direnak, edo auzitegi eta espetxe politikan bere eragina galdu ez, eta ahalik eta estuena astintzen dutenak.

Borondaterik agertu eta betetzen duenik bada, euskal gizartea da, euskal idia. Bidean, sorbaldatik heltzen dio Lakastari, baikor eta zuhur. Politikarien harria darama bizkarrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.