Komunikazioa

El Sol publizitate jaialdia Bilbon egingo dute datozen bost urteetan

Espainiako Publizitate Agentzien Elkarteak erabaki du Bilbo dela jaialdia jasotzeko hiri egokiena

Erredakzioa
Donostia
2011ko abenduaren 3a
00:00
Entzun
Azkeneko 25 urteetan Donostian egin dute El Sol Iberoamerikako Publizitate Jaialdia, baina azkeneko hilabeteetan jaialdia beste hiri batera eramatea aztertzen ari zen AEACP Publizitate Komunikazioaren Agentzien Espainiako Elkartea. 11 hiri aurkeztu dira jaialdia jasotzeko, eta, azkenean, Bilbora eramatea erabaki dute. 2016. urtera arte Bizkaiko hiriburuan egingo dute El Sol. «Proposamen guztiak ongi aztertu ostean, jaialdia jasotzeko baldintza hoberenak eskaintzen dituena Bilbo dela uste dugu», adierazi du AEACP elkarteak.

Bilbok dituen azpiegiturak hartu dituzte kontuan. Hala, udaberrian egingo den jaialdia Guggenheim museoan hasiko dute koktel batekin. Euskalduna jauregian erakusketa bat jarriko dute jaialdia hasi aurretik, eta bertan egingo dituzte hitzaldiak eta proiekzioak. Alondegian, berriz, herritar guztiei eskainitako erakustaldia egingo dute. «Hiriak Madrilekin eta Bartzelonarekin dituen konexioak ere kontuan hartu ditu elkarteak, hiri horietatik iristen baitira Latinoamerikako partaide gehienak».

Donostiako Udalak adierazi du bere hautagaitza ere erakargarria eta eraginkorra zela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.