4 pertsonarentzako osagaiak:
Ravioliak (perretxikuz beteak) 400 g
Otarrainskak 12 pieza
Txanpinoiak 200 g
Baratxuriak, 4 ale
Oliba olio birjina, pare bat txorrotada
Esne gaina, sagardo basokada bat
Gatza
Ravioliak txanpinoi eta otarrainska kremarekin
Lehenik lapiko bat urez bete, eta sutan jarri, gatz eta oliba oliotxorrotada txiki batekin, irakin arte. Irakitean, ravioliak gehitu, eta6 edo 8 minutuz irakiten eduki. Pasta al dente dagoenean, xukatu, eta kanilean, ur hotzetan pasatu. Ur soberakina kendu ondoren, plater batean gorde gerorako.
Jarri beste lapiko bat, olio txorrotada batekin berotzen. Txanpinoiak garbitu; xafla finetan moztu, eta lapikora gehitu, baratxuri
xehetuarekin batera. Hor, 5 bat minutuz frijitu. Bien bitartean,
otarrainskak zuritu, eta erditik moztu, eta txanpinoiak dauden lapikora bota. Bi osagaiak batera ongi mugitu. Esne gaina ere gehitu lapikora gatz pitin batekin. Pare bat minutuz dena ongi irakiten eduki.
Azkenik, ravioliak ere gehituko ditugu lapikora; orain, sua moteldu, eta suabe-suabe, beste bi edo hiru bat minutuz berotzen eduki. Denbora hori nahikoa izango da ravioliak berotu eta beste osagaien zaporea hartzeko.
Besterik gabe, guztia lau plateretan zerbitzatu, eta jateko prest daukagu!