Elkartasun azoka Iruñean

Osasun arloan egiten ari diren murrizketak salatzeko, azoka berezi bat antolatu dute Emausko Trapuketariek

Emausko Trapuketarien Gasteizko Kide denda, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernua osasun alorrean egiten ari den murrizketak salatzeko asmoz, azoka berezi bat antolatu dute gaur Emausko Trapuketariek Iruñean, Osasuna guztion eskubidea lelopean. Izan ere, gobernuak berriki iragarri du ez dituela artatuko maiatzaz geroztik erroldatu diren etorkin papergabeak. Elkarteak «oso larritzat» jo ditu UPNek hartutako neurriak. Hala, Arrotxapea auzoko Triki Traku dendan elkartasun azoka egingo dute gaur. Goizeko 10:30etatik 13:30ak bitartean egiten dituzten salmenten dirua, hain zuzen, osasun eskubidearen aldeko egitasmoak sustatzeko erabiliko dute Emausko Trapuketariek. Arropa, bizikletak, liburuak, hozkailuak, ordenagailuak, koadroak, manikiak...: horiek eta beste hamaika objetuaurkitu daitezke Emausko Trapuketarien dendan. Gainera, ekitaldi anitzekin hornitu eta alaituko dute azoka; besteak beste, erakusketak, kale animazioa, zuzeneko musika eta hamaiketakoa izango dira.

Nafarroako elkarteak 40 urte bete ditu aurten. 1972an sortu zen, eta, ordutik, indarrean dirau beste gizarte eredu baten aldeko aldarrikapenak. Egun, gizarteak bizkar eman dien 200 lagun inguruk egiten dute lan bertan.

Herritarrek aukera paregabea dute gaur, azokan parte hartuz osasun neurriek baztertutako etorkinei babesa emateko.

ELKARTASUN AZOKA

Noiz. Gaur, goizeko 10:30etatik 13:30ak bitartean.

Non. Arrotxapea auzoko Triki Traku dendan, Iruñean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.