Emaitza beltzeko filma, Michael Jackson zenarekin

urtzi urkizu
2009ko uztailaren 4a
00:00
Entzun
Berriki hil den Michael Jackson rol txiki bat egiten ageri zaigu. Eta ez dakigu Antena3ek horregatik aukeratu duen filma, baina, hala ere, esan dezakegu bere agerpena sasi-umorezko karikatura bat baino ez dela.

Filmak berez ez du askorik balio. Barry Sonnefeldek eskutan sekulako aurrekontua izan zuela nabari da, efektu bereziak ikusgarriak baitira eta hamaika estralurtar mota azaltzen baitira. Baina komedia egiteko asmoan huts egiten du zuzendariak, eta lana aspergarri samarra da.

Aurreneko zatian, nola hala funtzionatu zuen Tommy Lee Jonesek eta Will Smithek jokatutako pertsonaien dikotomiak. Eta film komertzial gisa balekoa zen. Bigarren lan honetan, ordea, Smith bideoklip batean dagoela ematen du, eta txakur hiztun matxista batekin dituen elkarrizketa gehienek goragalea ematen dute.

Armairu batean bizi diren ipotx kantari xelebre batzuk dira salbatzen diren pertsonaia bakarrak.

Urtzi Urkizu





############



Men in Black 2

Antena3, 22:45. Zuz.: Barry Sonnenfeld. Akt.: Tommy Lee Jones, Will Smith, Rip Torn, Rosario Dawson, Lara Flynn Boyle, Tony Shalhoub, Michael Jackson. 88 m. AEB, 2002.





############
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.