Bihar Berria-n

Emotikonoen sentimendu anitzak

Bizigiro gehigarrian bihar emotikonen inguruko erreportajea izango da gai nagusia. Gehiegi erabiltzen ditugu? Testuinguru egokian?

Lander Muñagorri Garmendia.
2016ko maiatzaren 6a
10:25
Entzun

Txat batean “zer moduz?” galdetuz gero, gaur egun gero eta ohikoagoa da “ondo” erantzun beharrean atzamar lodia gorantz daraman emotikono batekin erantzutea. Eta horrela hurrengo solasaldi guztian zehar. Hitzei lekua hartu diete emotikonoek, edo hitzei sentimenduak gehitzen dizkie. Baina behar bezala erabiltzen al dira? Bere berezko esanahia kontuan hartzen da? Edo azken finean, norberak ematen dion esanahi propioa gailentzen da? Galdera horien erantzuna topatuko du bihar irakurleak BERRIAren larunbatetako Bizigiro gehigarrian. Eta erantzuna idatzizkoa izango da, ez emotikonoen bidezkoa.

Baina ez da hori erreportaje bakarra izango. Baionan Atalante eta L'autre zinema independienteak eraikin bakarrean batu dituzte, eta horren inguruko errepotajea ere argitaratuko du biharko gehigarriak. Zinema gehiagorekin jarraituz, datorren asteko estreinaldiak ekarriko ditu Gontzal Agote kritikariak. Woody Allenen azken lanak izango du tarte handiena, ‘Café Society’. Astebururako proposamenak ere proposatuko ditu Bizigiro-ren gehigarriak: Balmasedan Erdi Aroko azoka, Baionan Txokolatearen eguna, Iruñean Aekarpa, Getarian Antxuaren eguna eta Zestoan Zaldien festa. Azken orrian, bestalde, opor giroari begira jarriko dira irakurleak, Barakaldoko BEC erakustazokan egiten ari diren Expovacaciones azoka izango baita hizpide.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.