Erdi Aroan sortua

2011ko urriaren 14a
00:00
Entzun
Atharratzeko bastida 1299. urtean eraikitzen hasi ziren, Mauleko bizkonde Oier III.aren aginduz. Villeneuve-les-Tardetz (Atharratze-Hiriberri) izendatu zuten hasieran. Gertakari historiko hori aipatzen du Jean-Louis Davant euskaltzain eta idazle zuberotarrak izkiriatu duen eta Ezpeize herrian 2008. urtean antzeztu zuten Xiberoko Jauna pastoralak.

Sorholüzeko auzoan, berriz, etxaldeak egongo ziren, ziur asko, Atharratzeko herria sortu aurretik ere. Atharratze eta Sorholüze herrien bateratzea, berriz, XIX. mende erdialdean baino ez zen gertatu, zehazki 1859. urtean, eztabaida bizi batzuen artean. Azken urteotan, Atharratzeko erdiko plazaren edertze lanak egiten ari dira. Arkupetako plazaren etxe aitzinaldeen tindaz berritzeak burutu ostean, galtzada dute berritu joan den udaberrian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.