EREren inguruko egunak

1980ko hamarkadako mugimenduaren inguruko ekitaldiak egingo dituzte gaurtik ostiralera Donostian

Erredakzioa
2010eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Euskal Rock Erradikala izango da Imanol Oroituz 2010 jardunaldien ardatza. Horren harira, gaurtik ostiralera, hainbat ekitaldi egingo dituzte, 1980ko hamarkadan sorturiko mugimendua zer izan zen jakiteko eta izan duen eragina aztertzeko.

Salda badago Eriz Zapirainen dokumentala emango dute gaur, 19:30ean, Lugaritz kultur etxean (Antigua). Mugimendu hartan parte harturiko musikari eta lekukoei eginiko elkarrizketekin eraiki zuen lana Zapirainek. Bakean utzi arte erakusketa zabalduko dute, leku berean. Garaiko disko azal, argazki, fanzine eta bestelako oroigarriak erakutsiko dituzte.

Ostegunean, mahai-ingurua egingo dute Lugaritzen, 1980ko hamarkada, euskal rocka baino gehiago izenburupean. Josu Zabala (Hertzainak), Jakue Paskual (soziologoa), Marino Goñi (GOR diskoetxekoa) eta Mamen Rodrigo (Vulpes) arituko dira.

Ostiralean kontzertua emango du The Sparteens taldeak Dokan. La Pollaren Txus eta Kortaturen Zu atrapatu arte kanten bertsio ye-yeak joko dituzte, besteak beste. Egun berean herri afaria egingo dute Txirain elkartean. Lugaritzen bertan eros daitezke sarrerak

EUSKAL ROCK ERRADIKALA

Noiz. Gaurtik ostiralera.

Gaur. Salda badago dokumentala eta Pakean utzi arte erakusketa. 19:30ean, Lugaritz kultur etxean, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.