Gerizpean
Erleak eta ukenduak Urgulleko Natur Txokoan
DONOSTIA. Egunero, goiz eta arratsaldez txikienentzat antolatzen diren ohiko jarduerez gain, gaur eta biharko jarduera bereziek erleak eta ukenduak izango dituzte protagonista. Amaia Gartzia de Eulate erlezainaren laguntzaz, erleen mundu bitxia eta horien produktuak dastatzeko aukera egongo da. Pomadei dagokienean, ibilaldi txiki batean bildutako belarrez azalerako primerakoa den ukendua sortu ahalko da. Ukendua egindakoan, norberak etxera eramango du berea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu