Komunikazioa

Erlijio ikasgaiaren aldeko kanpaina bat kendu du EITBk

Erredakzioa
Donostia
2012ko otsailaren 7a
00:00
Entzun
EITBko zuzendaritzak Erlijio ikasgaiaren aldeko publizitate kanpaina bat kentzea erabaki du, administrazio kontseiluan Aralarreko kontseilari Jose Inazio Basterretxearen kexa bat jaso ondoren.

Gasteiz, Bilbo eta Donostiako elizbarrutiek idazki bat plazaratu dute, kanpainarekin gertatutakoaren inguruan euren ikuspuntua emateko: «Hartutako erabakiak Erlijio ikasgaiaren inguruko ezjakintasuna erakusten du: izan ere, Erlijio ikasgaiak ez du zerikusirik parrokietan azaltzen den katekesiarekin. Ikasgaiaren edukiak zuzenean onartu dituzte Hezkuntza Ministerioak eta Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak». Haien aburuz, kanpaina kentzeko erabakiarekin «adierazpen askatasuna eta erlijio askatasuna kolokan jarri dira».

EITBko zuzendaritzak, berriz, tamalgarritzat jo du kanpaina kendu behar izanak sor dezakeen nahasmena, eta EITB herritar guztientzat zabalik dagoen taldea dela berretsi du: «Bertan, ohiko albistegi tarteen bidez, iritzi, pentsamolde eta erlijio guztiek dute lekua».

EITBko administrazio kontseiluko behin-behineko presidente Iñigo Iturratek (EAJ) Donostiako gotzainari proposatu dioelizbarrutiekin biltzea, kanpainaren xehetasunak zuzenean ezagutzeko. Bilera hori irekia izango litzateke, kontseiluko kide guztiei parte hartzeko aukera emanda.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.