2006ko apirilaren 22a
00:00
Errealitate bihurtutako ametsa.
Denboraldi luze batez pantaila handitik erretiratuta ibili ostean, Julie Andrews Mari Errauskinen istorioaren bertsio gaurkotu honekin itzuli zen. Mia Thermopolis nerabeak betidanik amestu izan du printzesa bihurtzearekin. Egun batetik bestera ametsa errealitate bihurtuko da: Genovia erresuma txikiko printzesa dela jakinen du. Horren ondorioz, bere bizimodu arrunta utzi egin beharko du, eta kargu berriak eskatzen duen ardurei heldu beharko die. Trebatze lan horretan amona zorrotzaren ezinbesteko laguntza izanen du; hala, protokolo eta gisako kontuak ikasiko ditu. Berehala ohartuko da printzesa izatea ez dela pagotxa.