Uxue Barkos. Politikaria

«Erronkaz jositako urtea izango da 2012a»

2012ko urtarrilaren 4a
00:00
Entzun
«2011 orain arte izan dudan urterik gogorrena izan da, baina oso itxaropentsua, era berean», dio Uxue Barkosek, Geroa Baiko eta Nafarroa Baiko hautetsiak (Iruñea, 1964). Otsailean bularreko minbizia atzeman zioten Barkosi, eta bizitza politikoa alde batera utzi behar izan zuen tratamendua egiteko. Irailera arte erradioterapia eta kimioterapia saio luzeak egin behar izan zituen, baina gaitzari aurre egin zion azkenean: «Borroka latza izan da, baina asko ikasi dut bidean». Geroa Baiko buruak dio minbiziarekin «bizitzen» ikasi duela, beste gizon-emakume askok bezala, eta tratamendua burutzerako gauza bakoitza «bere tokian» jartzen eta bizitzako lehentasunak «zaintzen» ikasi duela. Baina arlo pertsonalean bezala, «oso gogorra» izan da. Tratamendua hartzen ari zela, bi hauteskunde kanpainatan jo eta su egon behar izan zuen, eta horri NaBain izandako tira-birak gehitu behar zaizkio. Baina Barkosek dio eginiko esfortzu guztia saritua izan dela: foru hauteskundeetan alderdi abertzaleak bigarren indarra izan ziren Nafarroan, eta azaroko bozetan eserlekua berretsi zuten Madrilen. Emaitza horiek «bikainak» izan zirela esan du: «Ezkerrekoak eta abertzaleak garenontzat emaitzak oso onak izan dira, eta Madrilera bidali dugun ordezkaritza gure herriaren aniztasunaren isla da».

2012a «erronkaz jositako urtea» dela dio Barkosek, eta eskatzen dion gauza bakarra elkartasuna da, «maila guztietan: pertsonalean eta kolektiboan».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.