"Ilargirako bidaia eta ilargiratzea planteatzen ari gara 2029rako", horrela adierazi du Vladimir Solntsev Energia Errusiako espazio patzuergoko zuzendariak. Roscosmos Errusiako espazio agentziak Marterako zituen planak aldatzea erabaki zuen, 2011n planeta gorritik ura ateratzea helburu zuen Fobos Grunt misioak kale egin eta gero. Roscosmosen helbura Ilargia da orain, eta helburu horrekin inauguratuko dute Vostotxnik kosmodromoa (Errusiako ekialdean).
Espazioa
Errusiak Ilargira misio bat bidaliko du eskifaiarekin 2029an
Errusiako espazio patzuergoa prestatzen ari den espaziontziak 2021ean egingo du lehen proba hegaldia, eta bi urte geroago Nazioarteko Espazio Estazioarekin bat egingo du. Patzuergoko buruek espero dute 2025ean egitea llargira lehen bidaia eskifaiarik gabe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu