GASTRONOMIA

Esneko bildotsa, haragi samur eta zaporetsua

2010eko abenduaren 11
00:00
Entzun
Euskal labela duen esneko bildotsa sasoiko jaki gozoa da, %100 naturala. Ardi latxak eta Karrantzako ardiak dira; hots, euskal arraza autoktonoetakoak. Ardi horiek mendian egiten dute bizitza osoa.

Amaren esnea soilik hartzen dute esneko euskal bildotsek, eta 3 astetik 5era bitartean dutenean hiltzen dituzte. Horri esker, haien haragia samurra eta zaporetsua da.

Bildotsaren haragia proteinetan aberatsa da, eta hazkuntzarentzat, sistema immunologikoarentzat eta ehunen birsorkuntzarentzat beharrezkoak diren hainbat bitamina eta mineral dauzka: burdina, B bitamina, zinka, iodoa, selenioa, fosforoa...

Jaiotzen direnetik hiltegira eramaten dituzten arte, kontrol zorrotza pasatzen dute. Kalitate Fundazioak eta horren kontrol organoak araudi hori betetzen dela egiaztatzen dute.

Ekoizpenari dagokionez, baimendutako artzainak erregistratuta daude, bildotsak identifikatuta, eta jatorri geografiko eta genetikoa kontrolatu egiten da, elikadurarekin batera. Hiltegietan ere teknikari batzuek ikuskatzen dute hilketa.

Eusko Labela duten esneko bildotsak ezagutzeko, gainean dituzten etiketetan begiratu beharra dago: lau etiketa daramatzate, laurden bakoitzean bana. Etiketan Eusko Labelen logotipoa, animalia hil den eguna eta hiltegiaren izena azaltzen dira. Erretiluetan ere aurki daiteke, zatikatuta. Horrelakoetan, Eusko Labelen etiketa zenbakitua ontziaren filmean egoten da itsatsita.



Dastatzeak

Eusko Labela duen txahal errea gaur Orozkon. Eta euskal baserriko oilaskoa, bihar, Leioan eta Ibarrangelun. Santa Luzia azoka dela eta, Terreña arrazako txahal errea dastatzeko aukera egongo da gaur Orozkon (Bizkaia). 1.200 pintxo jarriko dituzte salgai, 1,5 euroan. Eguerdi aldera egingo da dastatzea, herriko aparkalekuan. Bihar, berriz, euskal baserriko oilaskoa dastatu ahal izango dute Leioara eta Ibarrangelura (Bizkaia) biltzen direnek. Leioan, nekazaritza eta abeltzaintza azoka dela-eta antolatu dute dastatzea; 1.000 pintxo banatuko dira euro baten truke, Jose Ramon Aketxe plazan. Ibarrangelun, Urdaibai-Ibarrangelu I. Martxa dela-eta antolatu dute; martxa bukatzean dastatu ahal izango dira euskal baserriko oilaskoaren pintxoak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.