Gerizpean
Esoterismo azoka gaur irekiko dute Miramarren
DONOSTIA. Miramar jauregiak 19. urtez hartuko du Esoterismo eta Terapia Naturalen azoka: gaur hasiko da, eta abuztuaren 5ean bukatu. Hogeitik gora salgune jarriko dituzte, eta hitzaldiak, mintegiak eta kontsultak iragarri dituzte. Gaur, Esther Cañok eta Maria Jose Rosek emango dute hitzaldia, eta Mario Saban filosofoa El árbol de la vida liburuari buruz solastatuko da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu