Komunikazioa
'España directo' ekainean kenduko du TVEk
TELEBISTA. Sei urtez La1 kateko arratsaldeko programazioan egon da España directo saioa, baina ekainean kentzea erabaki du TVEk. Santiago Gonzalez TVEko zuzendariak iragarri du saio hori ordezka dezaketen hiru proiektu aurkeztuko dituela administrazio kontseiluan maiatzaren 30a baino lehen. TVEko sindikatuak makina bat aldiz kexatu dira saioaz, Mediapro ekoizpen etxeak aurrekontu handiarekin egiten zuelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu