Ido Feder eta David Marques dantzariak «izatearen eta irudikatzearen» artean giltzaperatuta daude Bête de Scène ikuskizunean. Pribatua eta performatiboa nahasten dute. Hala ere, istorio bat kontatu nahi dute; euren trebetasuna zalantzan jarri; bête de scène (eszena piztia) izatera nola heldu diren aitortu.
Portugalen jaioa da Marques, eta Israelen jaioa Feder. Iaz, Marquesek Conquest ikuskizunean parte hartu zuen, Serralvesko Fundazioaren eskutik. Feder, berriz, Israeldik Herbehereetara joan zen dantza ikasketan sakontzera, eta One Night's Dance koreografo gazteen plataforman parte hartu du. Ikuskizuneko interpreteek modu honetan definitzen dute eszena piztia edo eszena animalia direla: «Agertokietan bizi den espezie horietakoa naiz. Itxurari gorputza ematea geure esku dago. Horrela, heriotza bio-teatro-logiaren partea da. Guk bakarrik maitatu egin dezakegu; zuek gu ikusten egon zaitezkete».
Noa Klugman arduratu da ikuskizunaren diseinu grafikoaz. Halaber, bi dantzariek Step Beyond-European Club Foundationeta Fundaçao Calouste Gulbenkian fundazioen babesa izan dute. Dantzariak izateaz gain, Federrek eta Marquesek antzerki ikasketak egin dituzte. Benetako eszena piztiak direla, alegia.
'BêTE DE SCENE'
Noiz. Gaur, 19:00etan.
Non. La Fundicion aretoan (Bilbo).
Eszena piztiak, Bilbon
Ido Feder eta David Marques dantzariek 'Bête de Scène' lana eskainiko dute gaur eta bihar La Fundicionen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu