Ez da aukerarik osasungarriena, baina ondoren aipatuko ditudan neurriak hartuz gero, irtenbide ona izan daiteke girorik beroenetan ere gauez ondo deskantsatzeko.
• Kontuz tenperaturarekin. Ez ahaztu lo gauden bitartean gure gorputzeko tenperaturak behera egiten duela. Aparatua oso maila baxuan programatzen badugu, hotzez egongo gara. Horregatik, 24ºC-tik ez jaistea gomendatzen da.
• Erregulatu airearen irteera. Aireak ez du zuzenean gure gorputza jo behar. Horretarako, aparatua haizegailu moduan jarri behar da.
• Hotzetik babestu. Erabili pijama edo maindire arin bat horretarako.
• Programatu. Ideia ona da aparatua gaueko aurreneko orduetan bakarrik martxan edukitzea, bero gehien egiten duenean, alegia. Termostatorik balu, ordu jakin batean deskonektatzeko programatuko genuke.
Galdera
Eta lotarako, airea jarrita badaukagu?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu