Gaurko aplikazioa

ETangram, haur zein adindunengan estimulu kognitiboa sortzeko jokoa

2014ko martxoaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Tangram puzzle joko bat da. Jatorria Txinan du, hemezortzigarren mendean. Adimena suspertzeko eta garatzeko erabiltzen da; baita psikomotrizitatea lantzeko ere. Egun, gehienbat psikologoek erabiltzen dute, adinekoekin eta haurtxoekin.

Jolaserako piezak lortzen dira lauki batetik abiatuta, zazpi forma geometrikotan moztuta. Horregatik, disekzio puzzle ere esaten zaio: tamaina desberdineko bost triangelu, erronbo bat eta paralelogramo bat, hain zuzen. Pieza horiek biratuz, mugituz eta konbinatuz sortutako ereduaren gisako figurak osatzean datza. Mila bat figura egin daitezkeela kalkulatzen da.

Merkatuan abagunea ikusi ostean garatu dute eTangram izeneko aplikazioa Bilbomatica eta Deustuko Unibertsitateak. Zuentzat taldearen aholku psikogerontologikoa jasota garatu dute. Horrela, iPad tabletaren ukipenezko pantaila baliatu eta joko zaharra teknologia berrietara moldatu dute.

ETangram euskaratuta eta doan dago App Storean deskargatzeko.

<iframe width=»560» height=»315» src=»//www. youtube. om/embed/Ghf6RZJpofU» frameborder=» 0»allowfullscreen></iframe>
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.