Komunikazioa
ETB1ek abuztuan %2,6ko ikusle kuota izan du EAEn
TELEBISTA. Araba, Bizkai eta Gipuzkoan ETB1 kateak %2,6ko ikusle kuota izan du abuztuan—iazko datuaren berdina—. Uztailarekin alderatuz, hiru hamarreko irabazi ditu euskarazko kateak. ETB2k, berriz, %10,6ko ikusle kuota izan du—iaz hilabete berean baino hiru puntu gehiago—. 2010eko martxotik ez zuen ETB2k halako daturik lortzen. ETB2ko albistegiak lider izan dira abuztuan, %19,3ko kuotarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu