ETB2ko 'Vaya semanita' saritu dute Madrilen

Entretenimenduzko saio autonomiko onena izan da

Erredakzioa
2005eko maiatzaren 1a
00:00
Entzun
Espainiako Telebistaren Arte eta Zientzien Akademiak zazpigarren urtez aurkezle eta programa onenak saritu zituen ostiralean, Madrilen. Bertan, ETB2ko Vaya semanita-ri entretenimenduzko programa autonomiko onenaren saria eman zioten.

Karlos Argiñano sukaldari gipuzkoarra entretenimenduzko komunikatzaile onenaren ataleko hautatuen artean zegoen, baina saria Andreu Buenafuente kataluniarrari eman zioten.Gaueko irabazlea Antena3ko Aquí no hay quien viva telesaila izan zen, lau sari eraman baitzituen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.