Elikagai bat ala bestea, marka hori ala hura? Zeinek ote du azukre eta kaloria gutxiago; eta proteina gehiago? Ekologikoa ote da beti osasuntsuena? Galdera ugari sortzen dira supermerkatuan orga betetzerakoan, eta zalantza horiek areagotzen ditu produktu sorta amaigabeak. Haien osagaiak, jatorria eta nutrizio balioak ezagutzea beharrezkoa da aukeratzeko orduan, eta etiketek izaten dute informazio hori. Aitziber Aizpuru Bereziartua nutrizio aholkularia lagun, etiketak aztertuko ditu bihar Bizigiro saileko gehigarriak.
Etiketez gain, Banksy artistaren azken ekintzaz ere ariko ariko da gehigarria. Girl With Balloon obra erdi suntsituta geratu zen joan den astean, enkante batean saldu bezain laster. Askotariko iritziak eragin ditu horrek; izan ere, artearen salerosketari kritika egin diola dirudi, baina, aldi berean, obraren balio ekonomikoa handitu da.