Euskadi Irratiari EGMk emandako datuak berretsi dizkio CIESek bere azken neurketan: 100.000 entzule ditu egunero EITB taldeko euskarazko irratiak Hego Euskal Herrian. Iaz CIESek emandako datuarekin alderatuz, hiru mila entzule gehiago ditu aurten Euskadi Irratiak.
Gaztea irrati formularen datua ere ez da batere txarra: 125.000 entzule ditu egunero Hego Euskal Herrian. 2011ko batez bestekoa are handiagoa da: 132.000 entzule. Gipuzkoan, gainera, entzule gehien duen irrati formula da Gaztea: 50.000.
EITB taldeko euskarazko irratiek entzule gehiago dituzte gaztelaniazkoek baino.
Radio Euskadik, bestalde, igoera nabarmena izan du iaz garai berean CIESek egindako neurketarekin alderatuz. Aste honetan argitaratu den neurketaren arabera, Radio Euskadik 213.000 entzule ditu, iaz baino 26.000 gehiago.
Radio Vitoria iazko datuen pare dabil: 31.000 entzule. EITB Musika irratiak, berriz, 26.000 entzule ditu.
Hego Euskal Herrian SER katea da entzule gehien duen irratia. Onda Vascak, era berean, gorakada izan du iazko datuekin alderatuta. Aurten, 94.000 entzule izan ditu Noticias taldeko irratiak, iaz baino 15.000 entzule gehiago.
ETBk, 664.000 ikus-entzule
ETBri dagokionez, haren kateek 664.000 ikus-entzule izan dituzte aurten. 2010. urte osoko emaitzarekin alderatuta, igoera txiki bat izan dute: 20.000 ikus-entzule. Euskarazko kateekin, ETB1 eta ETB3rekin, 159.000 lagunek bat egiten dute Hego Euskal Herrian. ETB2 kateak, berriz, 505.000 ikus-entzule ditu.
Komunikazioa
Euskadi Irratiak 100.000 entzule ditu egunero, CIESen arabera
Radio Euskadik 213.000 entzule ditu; Gazteak, 125.000; EITB Musikak, 26.000; eta Radio Vitoriak, 31.000
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu