Komunikazioa

Euskal hedabideen behatokiaren webgunea martxan da: 'Behategia.eus'

Ikerketak, txostenak, mapak, albisteak eta euskarazko komunikabideen datutegia kontsultatu ahalko dira webgunean.

urtzi urkizu
2016ko ekainaren 7a
08:15
Entzun

Gorka Salces Behategiko koordinatzaileak Euskal Herriko Unibertsitateko Leioako campusean aurkeztu du, gaur, Euskal Hedabideen Behatokiko webgunea. Behategiaren helburuak zein diren ikus daiteke atarian. Horrez gainera, euskarazko komunikabideekin lotuta azkeneko sei urteetan egin diren hainbat ikerketa irakur eta deskarga daitezke. Datutegi baterako sarbidea ere bada webgunean: euskarazko komunikabideen datu base osatua. Euskal Herriko mapa bat kontsulta daiteke bertan, komunikabide bakoitzak zer oihartzun duen jakiteko modua ematen duena. Paperean argitaratzen diren hedabideak, irratiak, telebistak eta Interneteko komunikabideak aurki daitezke.

Euskal hedabideen behatokia antena bat da euskarazko hedabideei begira dagoena, euskaraz lan egiten duten komunikabideen eragin kuantitatiboa eta kualitatiboa neurtzeko. Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Mondragon Unibertsitatea eta Hekimen Euskal Hedabideen Elkartea elkarlanean ari dira Behategian. Unibertsitateen eta enpresen arteko zubi lana egin nahi dute, sinergiak aprobetxatu eta bide berriak esploratzeko. Halaber, politika publiko berriak ezartzeko, gogoeta egin nahi dute Behategiaren bitartez, sektoreak tresna eraginkorrak izan ditzan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.