Bihar Berria-n

Euskal Herri brutalista

Itsusia naiz, eta harro nago. Eztabaida handia dago Erresuma Batuan: zer egin arkitektura brutalista mugimenduko eraikinekin? Eskuinak bota egin nahi ditu, utopia sozialisten munstrotzat dituztelako. Baina miresleak ere badituzte eraikinok. Euskal Herrian badira mugimendu horretako erakinak, baina eztabaidarik ez, nahiz eta batzuk arriskuan egon. 

Edu Lartzanguren.
2016ko apirilaren 15a
11:45
Entzun

Brutalismoa 1950etik 1970eko hamarkadara arte egon zen modan, mundu osoan. Betoi biluzizko erakin handi eta oso nabarmenak egin zituzten arkitekto brutalistek. Distopietan eta drogazaleen eta gizarteko baztertuen inguruko film askotan erabili izan dituzte. Euskal Herrian badira adibideak: Leioako (Bizkaia) EHUko campusa, Pasaiako (Gipuzkoa) itsas eskola eta haurtzaindegi bat, Baionako ZUP etxeak, Errenteriako (Gipuzkoa) San Jose Langilea eliza, Deustuko (Bilbo) Etxe Amerikarrak... Horietako batzuk arriskuan daude inguruko obrek eraginda, edo Elizaren menpe.

Bihar, BERRIAko Bizigiro gehigarrian, horren inguruko erreportajea.

Horrez gain: supermerkatuetan-eta alferrik galtzen den janariaren arazoari aurre egiteko neurriei buruzko erreportajea. Asteburuko proposamenean, Baionan Euskaraz Bizi eguna bihar. Eta, gastronomia atalean, Pagotxa.com errezeta gunea.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.