Komunikazioa
Euskal Herriaren inguruko saio berezi bat Zaragozan
IRRATIA. Zaragozako (Espainia) Radio Topo irratiak Euskal Herriko politika, kultura, komunikazio eta gizarteari buruzko bi orduko saio berezia egin du. Manu Egaña Oñatiko Udaleko zinegotziarekin (Bildu) hitz egin dute, Behatokiko Julen Arzuagarekin eta BERRIAko kazetari Iñaki Petxarromanekin. Juanma Sarasola kazetari eta irakasleak euskal hizkuntzaren eta kulturaren berri eman die. Saioa Interneten entzun daiteke, La Enredadera saioaren blogean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu