Komunikazioa
Euskal Herriko bozen mapa 'Berria.info'-n
INTERNET. Euskal Herriko hauteskunde emaitzen mapa ikusgai da Berria.info webgunean. Hainbat dira mapa horrek dakartzan berritasunak: esaterako, Euskal Herri osoko emaitzak ispilatzen dira, Hego zein Ipar Euskal Herrikoak. Hegoaldeari dagokionez, iragan berri diren Espainiako Gorteetako bozen emaitzak ageri dira, herriz herri; Ipar Euskal Herriari dagokionez, berriz, Frantziako Legebiltzarra aukeratzeko 2007an egindakoak. Udalerri guztiak daude mapan irudikatuta, eta, bat aukeratu eta klik eginez gero, herri horretako emaitza zehatzak agertzen dira. Datuak deskargatzeko aukera ere badago. BERRIAren eta Gaindegiaren elkarlanaren emaitza da mapa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu