Komunikazioa

Euskal Herriko egoera politikoaz ariko da bihar Evole 'Salvados'-en

Bildu, PSE eta PPko ordezkariekin eta presoen senideekin hitz egin du La Sexta kateko aurkezleak

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 15a
00:00
Entzun
Euskal Herriko egoera politikoa zertan den jasotzen saiatuko da bihar Jordi Evole aurkezlea La Sextako Salvados saioan (22:25). Arrasateko kaleetan ibiliko da Evole, herri horretako PSEko zinegotzi batekin, eta hainbat herritarren iritziak jasoko ditu. Halaber, Pello Urizar Bilduko bozeramailea elkarrizketatuko du.

Bestalde, manifestazio batean izango da Evole, eta hainbat presoren senideekin hitz egingo du.

PPko Elorrioko zinegotziarekin ere hitz egingo du.

Salvados-ek biharko programan hainbat galdera egingo ditu. Besteak beste, ETArik gabeko Euskal Herria nolakoa izan daitekeen eta independentzia gertuago dagoen galdetuko du. Euskal gizartean zer aldatu den ere galdetuko du Evolek.

Azken saioa, 'trending topic'

Aurreko igandean Salvados saioak Espainiako azpiegitura erraldoien kritika egin zuen Cuando éramos ricos izenburuko atalean. Emanaldiko gauean saioa trending topic bihurtu zen Twitter sare sozialean. Gainera, erreportajeak 235.000 streem izan zituen eta hurrengo egunean 15.000 lagunek ikusi zuten www.salvados.lasexta.com webgunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.