historia

Euskaldunen eta mi'kmaq-en arteko harremanak aztergai

Stephanie Inglis mi'kmaq ikasketen irakaslea Donostian izango da gaur, Kanada, Quebec eta AEBetan bizi diren indigenen historiaz eta kulturaz mintzatzeko, eta, besteak beste, euskarak haien hizkuntzan utzitako arrastoak azaltzeko.

Stephanie Inglis.
Edu Lartzanguren.
2016ko maiatzaren 19a
10:06
Entzun

Kanada, Quebec eta AEBetako iparraldean (Maine estatuan) bizi dira gaur mi'kmaq nazioko indigenak. Historikoki harreman estua izan dute euskaldunekin. Elkarlanean aritu izan dira euskal mariñel, arrantzale eta merkatariekin. Elkar ulertzeko euskara-agonkinera pidgin hizkuntza erabiltzen zuten, eta horrek gaurdaino iraun duen arrastoa utzi du haien hizkuntzan: Atla'i (atorra), ania (anaia), kessona (gizona), makia (makila)... Plurala ere, hitzari -k bat gehituta egiten dute.

Mi'kmaq hizkuntza, hizkuntza algonkinoak, euskaldunak eta Kanata hitzaldian, orduko harremanez, gaurkoez eta bi herrien arteko kultur eraginez mintzatuko da Inglis irakaslea. Cape Bretoneko (Kanada) Unibertsitatean, mi'kmaq ikasketen irakaslea da, eta hango hizkuntzaren laborategiko burua.

Jauzaurrea euskal kultura ikertzeko eta zabaltzeko elkarteak antolatu du hitzaldia.

Donostiako San Telmo museoan egingo da, 19:00etan, ingelesez, euskaraz eta gazteleraz. Doan da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.