Euskararen heterodoxoak

Antonio Arnaiz-Villena eta John D. Bengtson hizkuntzalariak euskararen jatorriaz arituko dira Donostian

Erredakzioa
2010eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Euskararen inguruko bat etortze akademikotik harago dauden iritziak, ikuspegiak eta teoriak entzuteko parada emango dute gaur Antonio Arnaiz-Villenak eta John D. Bengtson hizkuntzalariek Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean.

Iruña-Veleia eta Mediterraneoko kulturak hitzaldia emango du Arnaiz-Villenak. Immunologian katedratikoa da Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean, eta 300 artikulu baino gehiago argitaratu ditu gaiaren inguruan. Populazioen genetikan egin dituen hainbat ikerketa eztabaida iturri izan dira nazioarteko zientzialarien artean, baina hizkuntzalaritzan aritu denean, lankide gehienek baztertu egin dituzte haren teoriak, batez ere euskararen ingurukoak. Arnaiz-Villenak dio euskara erabilita Mediterraneoko eta Ekialde Hurbileko hainbat hizkuntza deszifratu dituela, besteak beste, akadiera/babiloniera, hititera eta feniziera. Madrilgo Doce de Octubre erietxeko Immunologia Departamentuko buru kargua uztera behartu zuten,2002an, iruzurra egotzita.

John D. Bengtson estatubatuarra paleolinguistikan aditua da, hau da, historiaurrea hizkuntzaren bitartez aztertzen duen zientzia polemikoan. 2003. urtetik euskara aztertzen dihardu. Euskara: historia eta jatorria hitzaldia emango du.

HITZALDIAKEUSKARAREN JATORRIAZ

Noiz. Gaur, 17:30etik aurrera.

Noiz. Koldo Mitxelena kulturunean, Donostia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.