Edozein hizkuntzatan komunikatzen ikasteko bide eraginkorrena hizkuntza horretan aritzea da. Hitz egin eta praktikatzearen poderioz ikasten dute euskaldun berriek ere euskaraz jarduten.
Euskal Herriko herri eta auzo askotan mintzapraktika programak martxan daude. Euskaldun zahar bat euskaldun berriekin biltzea da ideia, denbora jakin batez euskaraz mintza daitezen. Non elkartu, zer egin eta zenbat denboraz hitz egin taldearen araberakoa da. Kontua da lagun arteko giroa sortzea, aisialdirako uneak euskaraz egin eta ikasteko erabiltzeko. Solaskideen artean sortzen den giro atseginak erlaxatzen lagundu eta lotsak eta beldurrak baztertzeko aproposa suertatzen zaie mintzalagunei. Asko dira Euskal Herrian euskaraz hitz egiten ikasteko bide hori erabiltzen dutenak.
Euskararen plazera
Euskaraz hitz egiteko ohitura hartu eta beldurrak uxatzeko irtenbide ezin hobea eskaintzen dute mintzapraktika saioek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu