Euskarari mespretxu

2011ko azaroaren 18a
00:00
Entzun
Santa Graziko herria auzo andanaz osatuta dago, eta horietan etxaldeak sakabanatuta agertzen dira. Horietarako bideak seinalatzearren, pankarta izendunak jartzeko erabakia hartu du orain dela ez hain aspaldi Santa Graziko Udalak. Ideia ona izan zitekeen hori tamalezkoa bihurtu da euskararentzat, etxaldeen izenak oso idazkera kaskarrean eman baitituzte, euskarazko ortografia egokian jartzeko ordez. Egitate horren azaltzeko, Santa Graziko udal zinegotziek adierazi dute IGN mapan agertzen diren bezala jarri dituztela izenak. Kontua da IGNk, egun batez agian, Euskararen Erakunde Publikoaren eta Euskaltzaindiaren bultzadaz, euskarazko idazkerak jar ditzazkeela. Hori gertatzean, izenen idazkera aldatuko al du Santa Graziko Udalak? Galdera horrek erantzun bat lortu bitartean, haatik, argi da gaur egungo seinaleztapen horrek ez diola batere mesederik egiten euskarari.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.