Komunikazioa

Eusko Jaurlaritzak EITBri ematen dion dirua %8,4 gutxituko da

Blanca Urgellek iragarri du datorren urtean ez dutela kontratu programaren formula erabiliko

Erredakzioa
Donostia
2011ko urriaren 7a
00:00
Entzun
«EITB ez da oasi bat krisiaren basamortuan, eta haren finantzaketa Eusko Jaurlaritzaren gainontzeko arloen egokitzeen bidetik joango da», adierazi zuen atzo Blanca Urgellek, Eusko Jaurlaritzako Kultua sailburuak, Eusko Legebiltzarrean. Hartara, Urgellek iragarri zuen datorren urtean EITBk 132 milioi euro jasoko dituela Jaurlaritzaren aldetik, aurten baino %8,4 gutxiago. Kopuru hori urteko kontratu baten bitartez hitzartuko dute, «helburuak, zerbitzu publikoaren garapena, edukien baldintzak eta betebeharrak ezarri ostean».

Urgellek adierazi zuenez, azkeneko urteetan erabilitako kontratu-programaren formula ez dute berrituko. Kultura sailburuaren arabera, ezin dute iragarri etorkizunean administrazioak zer nolako diru sarrerak izango dituen, eta horregatik ezin dute ziurtatu lau urterako finantzaketa egonkor bat.

«Errealitatera egokitzeko beharraz» mintzatu zen Urgell, eta iragarri zuen EITBko zuzendaritza «onartzeko moduko formula ez traumatikoak» bilatzen ari dela. Egun 1.100 inguru langile ditu EITBk, eta kopurua 979 langiletara jaitsi beharra nabarmendu zuen Kultura sailburuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.