Araudia bukatuta, eta azken zehaztasunen zain, aurten bertan dastatu ahal izango da %100ean Araba, Bizkai eta Gipuzkoako sagarrekin egindako sagardoa. 800.000 sagardo litro inguru merkaturatuko dira bertako sagarrarekin eginak eta Eusko Label zigiluarekin. Bihar bertan hasiko ditu dastatzeak Kalifikazio Komiteak.
Sagardoari Eusko Label zigilua emateko hainbat kontrol egingo dira. Kalitatea Fundazioak, Zertifikaziorako Entitate Kreditatu den aldetik, inspekzio eta kontrolak egingo ditu sagastietan, instalazioetan, eta elaborazio prozesuan. Jarraian, Kalitatea Fundazioakanalisi fisiko-kimikoak egingo ditu kreditatutako laborategi batean, sagardoak araudiak biltzen dituen kalitate parametroak betetzen dituela ziurtatzeko. Eta bukatzeko, kalifikazio Komiteak, sagardoen analisi sentsoriala egiteko ardura duenak, esango du sagardoak Eusko Labelerako onartuak diren. Orduan emango dizkio Fundazioak Eusko Label etiketak onartutako sagardo botilei.
Eusko Labelean interesa azaldu duten upeltegiak 27 dira, horietatik 20 sagardotegik egin dute aurten Eusko Labelerako sagardoa.
Eusko Labeldun 800.000 litro sagardo merkaturatuko dira aurten
Eusko Labelean interesa azaldu dute Gipuzkoa, Bizkai eta Arabako 27 upeltegik
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu